INOR BAZTERTUKO EZ DUEN IDIAZABAL EGIN NAHI DUGU

 

Urtero 350.000€ inguru izaten ditugu inbertsiotarako. Gure irizpide nagusia ZORRETAN SARTU GABE EGITEA EGIN BEHARREKOAK. Horretarako 4 urteko inbertsio-finantzaketa plana egin dugu. Legegintzaldiko inbertsiotarako lehentasunak hauek izando dira guretzat: pilotalekua berritu, Gurutze Berri auzoa berrurbanizatu, Zigorreko mugikortasuna berrantolatu, Zepai auzoan ere mugikortasuna berrantolatu eta segurtasuna irabazi, Etzegarateko zerbitzu pista konpondu, herri larreak hobetzen jarraitu, eta Kultur Etxearen proiektua landu eta faseka egiten hasi.

 

Horrez gain, diru laguntza ezberdinak lortuz gero beste proiektu batzuek ere izan dezakete lekua.