INOR BAZTERTUKO EZ DUEN IDIAZABAL EGIN NAHI DUGU

 

<< ONGIZATEA >>

  • 2015-2019 urte bitarte horretan gai sozialetarako bideratutako diru-kopurua berdin mantenduko dugu.
  • Pilarreneako zentroa Landa Eremuko Balio Anitzeko zentro izendatzeko pausoak emango ditugu. Horrela, diru-laguntza gehiago lortzeko aukera izateaz gain, zerbitzuak mantendu eta hobetuko dira.

    << TURISMOA >> 

  • “Europako Gazta Ibilbidea” bultzatzen jarraituko dugu, Idaizabalentzat estrategikoa den proiektu bat delako gure aburuz.
  • Informazio panel berriak jarrito ditugu.



    << LEHEN SEKTOREA >>

  • “Gaztaren Mamia” proiektuarekin jarraituko dugu, baserritarren biziraupena bermatzeko eta tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko.

    << JATETXEA >>

  • Eusko Jaurlaritzarekin eta lokal desberdinen jabeekin elkarlanean, ekimen pribatutik eratorriko ostalaritza jarduera bultzatuko dugu.

    << EUSKARA >>

  • Ekimen pedagogikoen bitartez euskararen erabilera eta ezagutza bultzatu eta babestuko ditugu, herriko eragileekin elkarlanean.


    << KIROLA >>  

  • Kirola eta jarduera fisikoa bultzatzeko ikastaroak eta ekimenak kudeatzeko zerbitzua jarriko dugu, herriko kirol eragileekin batera koordinatuko dena. Gainera zerbitzu horrek Kirol Astea bezalako ekimenen helburua finkatzeko balioko du, ekimen horiek eraginkorragoak eginez.


 


<< MERKATARITZA >> 

  • Herriko merkataritza babesten jarraituko dugu, sentsibilizazio kanpainak abian jarriz eta lokal hutsak horretara bideratzeko diru laguntzen berri emanez.

 << ELKARBIZITZA >>

  • Elkarbizitza giltzarri da guretzat. Helburua da Idiazabal hesirik gabeko herria izatea, traba fisikoak zein pertsonen arteakoak ekiditen dituen herria. Lan programa bat dugu horretarako: Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Lagunkoia egitasmoa. Halaber, gure asmoa da Baketik erakundearekin elkarlanean elkarbizitza plan bat diseinatzea eta garatzea.


<< ETXEKO HONDAKINEN BILKETA >> 

  • GUK EZ DUGU ATEZ ATEKOA JARRIKO.
  • Guk 5. edukiontziaren sistema garatu nahi dugu emaitza hobeak eman ditzan, erosoagoa eta batez ere askoz merkeagoa izango zaigulako. Gure kalkuluen arabera oraingoarekin alderatuz 51.000€ko aurrerapena izan dezakegu hondakinen bilketan.


<< LANDA EREMUKO AUZOAK >> 

  • Landagunea bizirik mantentzeko buru-belarri jarraituko dugu lanean. Esaterako, Ursuaranen legegintzaldian zehar eraman dugun lan dinamikari jarraipena emanez eta dinamika berbera beste auzoetara zabalduz.

  • << PLAZAKO ESTALPEA >>

  • Lehiaketa irabazi duen ideia garatzeko lan talde ireki bat sortuko dugu egitasmoari jarraipena emateko. Eta bertan landutakoa gauzatu ahal izateko diru laguntzak bilatuko ditugu.