INOR BAZTERTUKO EZ DUEN IDIAZABAL EGIN NAHI DUGU


<< LANDA EREMUKO AUZOAK >>

  • Ursuaran auzoarekin elkarlanean langintza berezia egin da, hilero lehen ostiralean auzotarrekin elkartuz. Ursuaran biziberritzeko ekimenak hausnartu eta lantzeko egitasmoa jarri dugu martxan.
  • Arimasagastin argi-farolak jarri ditugu.

  • << HIRIGINTZA eta ZERBITZUAK >>

  • Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari lehen onarpena eman zaio.
  • Herriko argiteria ia guztia aldatu da. Hala, energia aurreztea lortu da; gainera, argiztapen berria ingurumenarekiko askoz jasangarriagoa da.
  • Herrian asfaltatze lanak egin dira urtero urtero tramo ezberdinak eginez.
  • Hainbat lekutan irrist ez egiteko tratamenduak eman dira.
  • Haur parkeak berritu dira azken lau urteotan planifikazio batekin.
  • Skate parka udaran egingo da frontoi atzeko parkean herritar talde baten eskariari erantzunez.
  • Zepai inguruko etxebizitzetatik Bere-Nahia aldera espaloia egokitu da, hor sortzen ziren arriskuak ekidinez
  • Guraso Elkartea aretoaren sarrera egokitu da irisgarritasuna bermatzeko.

 

<< ONGIZATEA >>

  • Herritarren eskubideak bermatuz diru laguntzetan ez dugu murrizketarik egin, eta behar den dirua jarri dugu legez eskubidea duten guztiek diru laguntza izan dezaten.
  • Diru laguntzak jasotzen dituzten herritarrei gertuko jarraipen egin zaie, une oro euren eoera ekonomikoa zein den ezagutuz.
  • Etxebizitza babestua jarri da martxan Pilarrenean, bakarrik bizi diren adineko pertsonak beste batzuekin batera elkar lagunduz hobeto bizi daitezen.
  • Idiazabal Euskadi Lagunkoia egitasmora atxikitu da, zahartzaro aktiboa sustatzen duen programa. Eusko Jaurlaritzaren ekimen horretara gehitu den lehen herrietako bat izan da.
  • Eskualde mailan hainbat gizarte zerbitzu bateratu ematen hasi gara. Familiaren esku-hartze programa izan da lehenengoa.
  • Koordinazio Soziosanitarioaren protokoloa sinatu dugu Zumarragako ospitalearekin.

 

<< TURISMOA >> 

  • Bisitarien kopuruak %60ko igoera izan du azken 4 urteotan.
  • Herriko Edertze Plana martxan jarri dugu. Eusko Jaurlaritzak finantziatu du bere osotasunean. Planean jasotako hainbat ekintza gauzatu dira dagoeneko.
  • “Gaztaren Europar Ibilbidea” ekimena hasi dugu, horren sortzaile eta sustatzaile nagusiak izan garelarik.
  • Euskal Herriko Artzai-Gaztaren txapelketa urtero Idiazabalen egitea lortu dugu.
  • Eltziego herriarekin harremana hasi eta sendotu dugu, egun jakinetan alkar bisitatuz eta herri bakoitzeko produktuak sustatuz.


<< LEHEN SEKTOREA >>

  • GAZTAREN MAMIA proiektuari ekin genion legegintzadi hasieran, lehen sektorea babestu eta sustatzeko asmoz. Herriko azaleraren %85 landa-eremua izanik, lehenengo sektorea funtsezkoa da herriarentzat.
  • Baserritarren Eguna urteroko ezinbesteko hitzordu bilakatu da, herriko ganadu eta produktuen erakusketarekin herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.



 

 

  • Mendiko larreetan inbertsioak: ongarritzea, larreetako bidea, garbiketa-lanak, e.a.
  • Baserritarrentzako lokala edukitzea lortu dugu, amankomuneko biltokia izan dezaten.
  • Herriko baserritarren artean forraje erosketak amankomunean egiteko dinamika jarri dugu martxan prezio hobea lortzeko.

 


<< PARTZONERIA >>

  • Antolamendua guztiz moldatu da, modu egokiagoan eta gardenagoan lan egite aldera, bi langile kontratatu direlarik.
  • Ehizaren antolakuntzan aldaketa sustatu da, postu gutxiago baina hobeagoak izanez
  • Partzoneriaren interesen alde etengabe aritu gara lanean, bere izaera eta eskumenak babesteko xedez, Gipuzkoako Foru Aldundia zein beste hainbat erakundeei gailenduz, esaterako, ehizarako postu bakoitzeko hiru eskopeten erabilpenaren edota ahuntzen larre-eskubideen defentsan.
  •  

<< KIROLA >>

  • Gimnasioa lekuz aldatu dugu, baita urteroko aurrekontuetan makineriarako diru-partida zehatz bat bideratu ere, herritarren eskariei erantzun ahal izateko.
  • Babes osoa eman diogu Kirol Elkarteak sortu duen Futbola eskolari.

<< HONDAKINEN KUDEAKETA >>

  • Etxeetako hondakinen birziklapen tasa %42tik %51ra igo da urte batean.
  • Hondakinen Mahaia jarri dugu martxan, bertan birziklapen tasa areagotzeko hartu beharreko neurrien inguruan eztabaidatzeko.


<< INDUSTRIA >>

  • Plan Orokorraren erredakzioa aprobetxatuz, industria sektorearen beharrei erantzuna emateko industriagune berrien garapena ahalbidetu dugu.
  • Herriko enpresen beharrei erantzuten saiatu gara beraien garapena ahalik eta egokiena izan dadin.


<< KOMERTZIOA >>

  • Idiazabaldarrak sensibilizatzen saiatu gara, herriko merkatarien liburuxka argitaratuz eta bertan erosteko kanpainak abiatuz.
  • Ostalaritzaren beharrei erantzuteko udaletxe zaharreko eraikinean jatetxe baten irekiera bideratzea proposatu genuen, baina adostasunik ezean ezin izan zen aurrera eraman.


<< ETXEBIZITZAK >> 

  • Udalak Guardi Gain-en bitartez Zepai ondoko hirugarren blokea sustatu zuen arren, ez zuen behar jende adinak izena eman, egitasmoa bertan behera geratu zelarik.

 

 

 << KULTURA >>

  • Dinamizatzailearen lanposturako lehiaketa ireki bat antolatu genuen, lanpostu finko bat sortu dugularik.
  • Liburutegiaren ordutegia zabaldu da, goizez ere irekita dago orain.
  • Ikasgela bat egokitu dugu Pilarreneako Ganbaran.
  • Tradizioak eta ohiturak babesten saiatu gara, San Adriango erromerian urtero-urtero parte hartuz, soka dantza berreskuratuz, edota auzoetako jaiak lagunduz.

 

<< ENERGIA BERRIZTAGARRIAK >>

  • Idiazabalgo eta Goierriko Biomasa /Biogas azterketa burutu dugu eskualdeko enplegu planaren bitartez.

    << KOMUNIKAZIOA >>

    Idiazabal Plazara! udal aldizkaria hilero argiratu dugu. Halaber, kultur agenda bateratua duen webgune bat abian jarri da (www.izaldarrok.eus). SMS zerbitzua ere herritarrentzat eskuragarri dago.