INOR BAZTERTUKO EZ DUEN IDIAZABAL EGIN NAHI DUGU

<< AUZOETAKO HOBEKUNTZAK >>

  • Parte hartze prozesuak egin dira Zigor, Zepai eta Gurutze Berri auzoetan. Auzotarrek aktiboki parte hartu dute euren proposamenak eta irtenbideak luzatuz. Datozen 4 urteotan gauzatzea tokatzen da.


<< PILOTALEKUA >>

  • Frontoia berritzeko batzorde irekia jarri genuen martxan, pilotalekuaren eraberritze proiektua lantzeko. Proiektu handiegirik egiteko diru laguntzarik ezingo dugu izan eta beraz oinarrizko berrikuntzak egingo dizkiogu.

<< HERRI ESKOLA HANDITZEA >>

  • Herri eskola eraikina handitzeko ahaleginak egin ditugu eskolako zuzendaritza eta Guraso Elkartearekin batera urteotan. Azkenean Eusko Jaurlaritzak aurten proiektua egin eta hurrengo urtean obrekin hasteko konpromisoa hartu du.
  • << OSASUN ZENTROA >>

  • Osasun zentroko langileekin hainbat aldiz bildu ondoren, beraiek dituzten beharrak asetzeko osasun zentroa diseinatu dugu eta kokapen berria eman diogu. Azalera bikoitza, aparkaleku erosoa, eta gaur egungo beharretara egokitzen den zentroa izateko landu dugu proiektu hau. Gainera Osakidetzatik 84.000€ko diru laguntza lortu dugu horretarako. Exekuzioaren %45 gutxi gora behera.